PREZIORIK ONENA INTERNETEN

KANTABRIA BISITATU

Artetik gertu, zaratatik urrun

Kostaldean zehar ibili Kantabriaren indarrez lagundurik

Kantauri itsasoak Kantabriako kosta bustitzen du eta itsaslabar ikaragarriak eta hondartza luzeak (“Berria” , “Somo”, “Dunar de Liencres” edo “Merón” ) edo senai txiki eta ezkutatuak (“Arnía”, “Santa Justa”) aurkituko dituzue. Han udaran bainu freskagarriak har daitezke eta neguko ekaitzekin sekulako itsaso basatia ikusi.

Ezin ditugu ahaztu bere herri arrantzaleak: Castro Urdiales, Laredo eta Santoña (Faro del Caballotik ikusmen izugarriak), Trasmiera (45′), Suances (20′), Comillas (15′) edo San Vicente de la Barquera (30′) aldean. Han aurkituko dituzu altxor kulturalak, elizak (erromanikotik gotikora), gazteluak edo armarria duten antzinako etxeak eta marinel-irudi politak (lonjetan arrain descarga edo saregileen lana).

Gure posadatik 5 minututara bakarrik, Santillana del Mar aurkituko duzue, itsasertzeko alde honetan. Bere Erdi Aroko arkitektura eta Altamirako Leizea bisitatuz iraganara bueltatuko zarete.

EZIN DUZU GALDU

Santoñako antxoak eta Kantauri itsasotik atera berri diren arrain eta itsaskiak.

Lurraren hondotik hodeietan paseora.

Ibairen arroek Kantabriaren barrua moldeatu dute beraien izenak dituzten bailarak osatuz. Asonekoak (1h 15’) 70 metrotako garaiera duen ur-jauzi bat dauka. Pasekoak (45’) borda tipikoak eta larrez betetako paisai berezia ditu. Besayakoak (10’) eliza erromanikoak ditu eta ibilbide espezifikoa antola dezakegu bisitatzeko.

Saja (20’) eta Nansa (40’) bailarak naturaz gainezka daude. Udazkenean bereziki, kolore desberdinek beraien basoak estaltzen dituzte eta herri politak aurkitu ditzakezue: Bárcena Mayor, Carmona, Tudanca… beraien arkitektura tradizionalarekin edo leize harrigarria “El Soplao”.

Campoo bailara, erkidegoaren hegoan (45’), Ebro ibaiaren iturburua, harrituko zaizue ez bakarrik bere edertasun naturalagatik baizik eta bi kolegiata erromanikoak eta labar-ermitak dituelako.

Azkenik, Kantabriako bailara famatu eta harrigarriena ikus dezakezue: Liebanako bailara, Europako Pikoen bihotzean. Han Fuente Dé teleferikotik gailurreak ikus ditzakezue, Santa María de Lebeña eliz mozarabiar edo Potes hiriburua bisita ditzakezue. Santo Toribio de Liébana monasterioak, Jerusalen, Roma, Santiago de Compostela eta Caravaca de la Cruz bezala, Urte Santua ospatzeko pribilegioa du Apirilak 16 igandea denean.

Kantabria leize piloaz zulatuta dago eta leize hauetan ikus ditzakegu labar-pinturak. Kantabriak gizon-emakume guztien ondarea diren 9 leizeak ditu eta ausartak bazarete, espeleologia ere egingo dezakezue.

EZIN DUZU GALDU

Saja bailaran menditar eltzekoa, Liébanako eltzekoa, Ason bailaran “caricos” eta bailara guztietako gaztak (samurrak eta Liebanako era Tresvisokoak). Eta, noski, Pas bailarako “sobao” eta “quesada” probatu behar dituzue.

Santander eta Cabarcenoko Parke Naturala

Santanderrek kapitulu berezia merezi du. Eskualdeko hiriburua da eta Espainako badia ederrenean dago. Hirigunetik oinez ibili daiteken hiri txiki bat da. Pereda pasealekua erreferentzia-puntua bezala hartuta, arkupedun enparantza ondoan dauden katedrala eta posta bulegoa bisitatu, ardoa eta pintxo batzuk hartu kale estuetan eta itsasoko frontean zehar jauretxeak eta arte modernoko museoa ikusiz Sardineroko hondartzetara iritsi. Hondartzak Peninsula eta Magadalena Palazioz inguraturik daude. Magdalena Palazioa erregeen udarako bizilekua izaten zen. Hondartzan “olatu bainuak” har ditzakegu, XIX mendearen bukaeran egiten zen bezala, surf egin edo paseatu kantauri itzasoarekin gozatuz.

Haruntzago Kabo Menor aurkituko duzue, horrela deituta Santanderreko kairaino itsasontziak gidatzen dituen itsasargi handi bat dagoelako.

Badia erakusten duten itsasontzi batetik hiria ikusteko beste modu erosoa da.

Eta Cabarcenoko Parke Naturala, bost kontinenteetako animaliez beteta dagoen toki naturala. Harrituko zaigu paisai karstiko honen edertasuna eta han mendeetan egon den meatze-ustiategian egin den berreskuratzea. Izugarrizko formazio harritsuak, haizpitarteak eta urmael atseginak naturaz inguraturik familiarekin egun ideal bat pasatzeko aurkituko ditugu.

EZIN DITUZU GALDU

Hegazti arraparien ikuskizuna Kabarzenon eta Santanderreko Ekialde Azokaren inguruan dauden tabernak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies