PREZIORIK ONENA INTERNETEN

POSADA LA COTÍA

Toki maite batean zaudelaren sentsazioa edukiko duzu, denbora une bat gelditu dela, denbora sentitzeko, denbora…

Etxea 1860an eraiki izan zela dakigu ate nagusiaren ateburuan landuta dagoen datari esker.

Gaur zatituta dagoen finka “García-Bustamante” familiakoa izan zen, gure bizilagunen etxeko sarreran dagoen harrizko arkuan dagoen armarriak dionez.

Espainiar koroaren ordezkari izandako Bustamante familiako kide bat izan zen gure etxea eraikitzea agindu zuena. Bera koroaren ordezkaria izan zen oraingo Brasil eta Argentina erdian dagoen “Cotia” deritzon zona batean. Etxea eraiki zen auzoari “Cotía” deitu zion bizi izan zen amerikar lurretan oroigarri gisa. Denborarekin lursailak eta etxeak nagusi eta erabilerak aldatu zituzten. Reocin bailarako parrokia-etxea izan zen eta ostatua bihurtzeko birgaitzea egindakoan jatorrizko egurrezko lurraren azpian 1965ko Aita Santuaren bulda batzu azaldu ziren.

Orain dela urte batzu, asturiar bezero batzuek “Los Ventolines”eko mahaitxo gainean gutun azal bat utzi zuten mezu honekin: “Zuen etxearen espiritua islatzen duela uste dugulako”. Gutun azalaren barruan asturiar olerkari BERTA PIÑÁNaren poesia bat zegoen “Etxe bat” eta bere azken ahapaldi horrela zion:

“…Geure izenarekin etxe bat eraiki,
egunen batean nahastu genituen ezaugarriak,/em>
hitz bat, aurpegi bat, maite izan genuenaren oroimena,
eta horrela, etxe bat eraiki, bakarrik itzultzen ba zara.”

BERTA PIÑÁN

Etxe denetan bezala, urteetan zehar maitasun handiarekin osatu ditugun gauzez betetako lekuak aurkituko dituzue. Egongela liburutegiarekin, gosaltzeko tokia… Etortzen zeratenean dauden altxor txikiei buruz hitzegingo dizuegu.

Izadiz inguraturik eta Santilla del Maretik 5 minututara bakarrik, atsedena eta indarra hartzeko aurkikunde eta esperientziaz betetako egun berri bat hasteko zuen aterpea izango da. Eta gau garbi batean izarrez betetako zerua begira burua argitu.

Gosaria eguneko otordu garrantzitsuena da eta horregatik etxe eta gure herriko produktuz betetako gosari bat eskaintzen dizuegu. Eta udaran, nahi ba duzue, lorategian, lehen eguzki-printzak eta goizeko freskotasunarekin.

Hotelaren zerbitzuak

Doako WIFIA

LORATEGIAK ETA TERRAZA

GOSARIA BERTAKO PRODUKTUEKIN

EGONGELA LIBURUTEGIAREKIN

KANPOKO GARAJEA

INFORMAZIO TURISTIKOA

TXIMINIA

EGUNEROKO GELA GARBIKETA

WE SPEAK ENGLISH

BERTAKO PRODUKTUAK EROSI

KIROL ETA KULTURAL EKINTZAK

VISA | MASTERCARD

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies